Begiraleak


Herriko edo auzoetako jaietan eta edozein ospakizun ezberdinetan Haurrentzat egokitutako ekintzak (jokoak, tailerrak, antzerkiak…) antolatzeko prest bazaude gurekin kontakta ezazu.

Begiraleen  datuak jaso eta datu base batean gordeko ditugu, lan-poltsa modukoa eratuaz. Gipuzkoako edozein auzo, herri edo inguruetako deialdi bat jasotzean, zuzenean beraiekin harremanetan jarriko gara herrigintzan lagundu ahal izateko. Norbaitek zonaldeei egokitutako preferentziaren bat izanez gero kontuan hartuko genuke.


  Behin ekintza amaitutzat ematean, Aukaz Elkarteak begirale eta hartzaileekin ebaluaketa bat egingo du, aurrera begirako lana hobetzeko asmotan. Ondoren emaitza bi aldeei luzatuko zaie, akatsetatik ikasi eta ondo egindakoak kontuan hartu ahal izateko.

Hemen daukazue izen-emate orria.  Bete eta birbidali iezaguzue email-era (aukazelk@gmail.com) elkarteko begirale poltsan egon ahal izateko.