Ospakizunak



     Ospakizun handi ugari izaten ditugu bizitzan zehar (ezkontza, jaunartze…), hauen helburua gonbidatuek ondo pasa dezaten izan ohi da. Hala ere badaude iritzirik eman ezin duten gonbidatuak: HAURRAK

     Ospakizun hauetan haurren  helburua lehen bait lehen etxera iristea da, nekea, aspermena eta abar direla eta.

     Honekiko Aukaz Elkartearen proposamena honakoa da:
-Ospakizunean dauden haurrak elkar ezagutzea.
-Joko eta Tailerren bitartez momentu on  bat pasatzea.
-Adin bakoitzerako  ekintza egokituak eskaintzea.
-Ospakizunaren antolatzaileek egindako eskaerei erantzutea.
-Beti ere hau guztia esperientziadun begiraleen eskutik.

     Gurekin kontaktatu eta zuen eskaerara ahalik eta hobekien egokitzen saiatuko gara, inongo konpromiso gabe.