Aukaz Elkartea


Aukaz Elkartea, herri eta auzoetako jaietako programetan adin txikikoei zuzenduriko ekintzak antolatu eta aurrera eramateko sortutako elkartea da.  Horretarako, bai jolas dinamiko eta estatikoak, eta baita jolas-material desberdinak erabiliko ditugu. Begirale, astialdi talde eta astialdi eskolen sare zabal batekin kontaktu zuzena daukagu ekintzak diseinatu eta dinamizatu ahal izateko, kasuan kasuko beharrizanak kontutan hartu eta haietara moldatutako taldea sortzeko. Hartzaileei dagokienean, euren nahiak lehenetsiko ditugu dinamika motak aukeratzeko orduan, geure filosofiarekin bat etorrita betiere (astialdi hezitzailea, partehartzailea eta berdintasunean oinarritutakoa). Hala ere, ideia zehatzik eduki ezean Aukaz Elkarteak berak hartuko du ekintzak diseinatzeko ardura, dinamizatzaile eta hartzaileekin adostuta.

     Aukaz elkartea eratzen dugunok astialdi munduan ibilitakoak gara, eta urte hauetan hutsune bat ikusi dugu mundu honetan. Gizarte eragile edo instituzioen eta astialdi munduaren arteko loturan ikusi dugu gabezia, eta hauen harremana sendotzea funtsezkoa iruditzen zaigu. Elkarlan hori errazteko tresna besterik ez litzateke gure elkartea.